Zuk Zeuk Lehiaketa

500 GAZTE. 4 MODULU. 12.000€ SARITAN.
Sarrera
Euskal Herriko DBH3, DBH4 eta 1. mailako Batxilergoko 500 ikaslek, 13 pertsonako taldeetan banatuta, parte hartzen duten lehiaketa da.

Liga blended formatuan egingo da: plataforma baten bitartez hartuko da parte eta ekintzak taldean eta presentzialki egiteko izango dira. Itxiera emateko, Ospakizuna izango den Kanpaldia egingo da.

Lehenengo 30 taldeek eskuratuko dute saria (minimora iritsita noski), eta 12.000€ banatuko dira saritan.

Talde hauek esperientzia bizi dute.
Hurrengoa zu izan zaitezke!

Parte-hartzaileen hitzak.

Egia esan oraindik betileak dar-darka ditut. Eskerrik asko guztiagatik. Benetan, gogor lan egin dute gazteek! Oroitzapen polit bat daramat esperientzia guzti honetatik.

Zubiri Manteo BHI-ko arduraduna

Zorionak egindako lanagatik eta mila mila esker danagatik. Gure lehen esperientzia izan da eta errepikatzekoa!

Debako Gaztelekuko hezitzailea

Ekimen oso entretenigarria, motibatzailea… da!!! Jarraitu horrela!

Sagrado Corazon Bermeo Ikastetxeko irakaslea

Oso gauza berezia izan da, ikasketen aldetik lasaigo egon ahal izateko eta gauza desberdin eta entretenigarri batean jolastu ahal izateko.

Sagrado Corazon Bermeo Ikastetxeko ikaslea

Eskerrik asko parte hartzeko aukera emateagatik. Oso esperientzia ona izan da eta ni oso gustura eta aktibo ibili naiz erronkak egiten eta gai desberdinen inguruan gehiago ikasten. Beraz ESKERRIK ASKO!

Beasaingo Ikastolako ikaslea

Nire gustukoa izan da. Gainera tentsio ugari izan ditugu puntuei begira eta honek gehiago motibatu gaitu. Eskerrik asko!

Seber Altube Ikastolako ikaslea

Mila esker proba honetan parte hartzea uzteagaitik, oso poozziikk gaudee!!

Elgoibar Ikastolako ikaslea

Oso proiektu interesgarria iruditu zait. Oso gustura egon naiz lanean, bai ligan eta baita finalean ere. Oso gai interesgarriak lantzen dira eta modu erakargarrian. Asko ikasi dut eta asko baloratzen dut Feel My Way taldeak egindako lan guztia. Batez ere, eskerrak eman nahiko nizkioke dinamizatzaileari. Harreman gehiena berarekin eduki dut eta oso lan ona egiten duela iruditzen zait. Asko lagundu gaitu eta momenturo saiatu da gu gustora egoten. Behin eta berriz galdetu digu ea galderarik genuen eta asko arduratu da. Mila esker!!

Oriarte BHI-ko ikaslea
Testimonios

Lehiaketara gehitu dira...

Ireki chat-a
1
💬 Zalantzarik al duzu?
Kaixo, Marta naiz! Nola lagun zaitzaket?