Motxila bizkarrean hartu eta bidaiatu Europan zehar Trepik Interrailean.
Trepik Interrail since 2016
Trenez zeharkatuko dugu Europa, bai!
2016tik hainbat gaztek bizi dute eta hurrengoa zu izan zaitezke! Prestatu zeure burua, inpaktatuko eta eraldatuko zaituen esperientzia bizitzeko, hau Interraila izateaz gain, hau Trepik baita.
Trepik Interrailean zer gertatzen den? “Zer ez!” da erantzuna…
Ibilbidea
Abentura berean ezagunak diren hiriburuak bisitatzeko aukera paregabea da. Hiri bakoitzak gauza ezberdin bat eskaintzen du, eta horri esker, esperientzia erabat ezberdina da horietako bakoitzean.
Aurten, bi aukera hauek eskaintzen ditugu:
The Original
Hendaia
Paris
Estrasburgo
Amsterdam
Berlin
Praga
Destino sorpresa
Hendaia
The New
Hendaia
Munich
Venezia
Viena
Krakovia
Praga
Destino sorpresa
Hendaia
Egun batean dauden osagaiak
FAQ
Zalantzaz josita zaude, noski! Eta zu bezala, beste guztiak ere. Ez dakizuna da hor hasten dela benetako abentura. Ireki begiak, zabaldu besoak eta ausartu egoera berri batean murgiltzera!
Ah! Eta noski hemen gaituzu izan ditzakezun zalantzak argitzeko.
Jendeak bakarka ematen du izena normalean, edo lagunen batekin?
Zein motatako jendea da?
14-18 urteko tartea ez da asko?
- Beti gure adin inguruko gazteekin elkartzen gaituzte, baina afinitateak askotan ez dira adinaren araberakoak, izaeraren araberakoak baizik.
- Pertsona baten adina ez baligute esango, ziur ez genukeela beti asmatuko. Adina jakitean aurreiritziz betetzen dugu egoera, eta askotan ez du zentzurik horrek.
- Adin ezberdintasunak aniztasuna dakar, eta hori da bidai epiko honen helburua. Bidai honetan parte hartzean “betikoa” alde batera uztea baita helburua.
Zergatik diozue bizi esperientzia bitala dela bidaia? Zer gertatzen da ba bertan?
- 8 hiri ezagutzen dira, turismo “klasikoa” edo “tipikoa” alde batera utziz
- Auschwitz edo Sachsenhausen bezalako guneak bisitatzen dira
- Interraileko paseari esker bidaia inprobisatu daiteke eta auskalo espero gabeko zein herritan amaituko dugun!
- Horren egun gutxitan horrenbeste herrialde ezberdinetako pertsona ezagutzen dira… eta hizkuntzak praktikatu, noski!
- Bidaia elkarrekin egingo dugun 15 pertsonen artean autokudeatuko duzue. Beraz, uste baino gehiago ikasiko duzue bizitzaz: dirua kudeatu, sukaldatu, hirietan orientatu, hizkuntzak erabili beharren arabera…
- Taldekideen artean konfiantzazko ingurunea sortzen da, egiten diren dinamikei esker, konbertsazio inprobisatuei esker… bakoitzak bere barruak ireki eta konfiantzaz jarduteko giro seguruak sortzen dira bidaian zehar.
Zer da Interraila, treneko tiket bat?
Zer nahi duzue esan “Destino sorpresarekin”? Zer da, beste leku bat?
Bidaian zertaz arduratu behar naiz?
Non egiten da lo, ostatuak zehaztuta al daude?
Otordu guztiak barne daudela diozue, baina zer jaten dugu?
Begirale arduradunak egongo dira? Zenbat? Esperientziadunak al dira?
Zeintzuk dira segurtasun neurriak? Asegururik ba al dago zerbait gertatuz gero?
Dudak ditut “The Original” edo “The New” nahiago dudan… Nola jakin dezaket zein ibilbide hautatu?
Nola hautatzen da ibilbide mota?
Zein da izena emateko prozedura?
Nondik hasten da bidaia? Nora joan beharko nintzateke?
Zer da eraman beharrekoa?
Antolatzaile bezala, ba al duzue esperientziarik horrelakoak antolatzen?
Prezioan dena barne dagoela agertzen da, baina ez dago bestelako kosturik bidaian zehar?
Aurreko urteetako Trepik abenturak ikusi nahi?
Zalantzaz josita zaude, noski! Eta zu bezala, beste guztiak ere. Ez dakizuna da hor hasten dela benetako abentura. Ireki begiak, zabaldu besoak eta ausartu egoera berri batean murgiltzera!
Ah! Eta noski hemen gaituzu izan ditzakezun zalantzak argitzeko.
Informazio praktikoa
Noiz:
Nor:
Izen-ematea burutzeko:
Izen ematea egiten dutenen ordenean joango dira plazak betetzen.
Zalantzak dituzu?
Galdetu Aintzaneri, Europa ondo baino hobeto ezagutzen du eta.
€
1.835
- Garraioa: Europan zehar bidaiatzeko Interraileko pasea eta hiri bakoitzaren barruan mugitzeko garraioa prezioan barne daude. Dena dela, bakoitzaren esku dago Hendaiara iristeko eta bertatik etxera itzultzeko garraioa.
- Otorduak: Otordu guztiak barne.
- Ostatua: Hostelak eta apartamentuak ibilbide osoan zehar eta kanpina azken gauean (kanpin-dendak eta esterilak barne).
- Arduradunak: 2 begirale ibilbide bakoitzean.
- Ekintzak: Plangintzan agertzen diren bisita guztiak eta bidai osoko ekintza eta programazioa.
- BEZ-a eta bestelako inpostuak.
- Bidai asistentzia eta kantzelazioko asegurua.