Izan zaitez 6.edizioaren parte!
Goazen lehiaketaren 6. edizio hau emozioz eta positibotasunez bizitzera!
Hauek dira izena emateko kontuan izan beharreko argibideak:
Izen-emate orria Google Inprimaki (Google Forms) bat da.
Arduradun bezala derrigorrez 2 ikasle egon behar dira, eta haiekin batera irakasle, guraso edo bolondres bat ere egon daiteke.
Taldea gutxienez 13 ikaslekoa izango da (2 gazte arduradun + 11 gazte taldekide). Hortik aurrera nahi beste pertsonek eman dezakete izena.
Ikastetxe edo erakunde beretik izena ematen duen talde bakoitzak bere izen-emate orria bete beharko du. Hau da, ikastetxe batean 2 taldek izena ematen badute, bi izen-emate orri bete beharko dira (bi inprimaki).
Izena eman nahi duzu?
Zalantzak dituzu?
Galdetu Alazneri, lehiaketan aditua bera da eta!