English Camps Estatu Batuak 2024

Murgil zaitez hilabetez Ameriketako Estatu Batuetako kulturan!

HILABETE BAT. TALDE BAT. BIZITZA OSORAKO FAMILIA BAT.
Wave Wave Wave
Texas

Texas

ekainak 30 – uztailak 29

internacional
Houstoneko mendebaldean (Cypress, Tomball…)
welcome-2
Welcoming eta Closing event
irteerak-3
Irteerak: Typhoon Texas ur parkea, NASA Space Center, Dallas hiria bisitatzeko 3 eguneko irteera (Six Flags atrakzio parkea, Medieval Times show-a, Galleria Shopping Mall).
tennessee

Tennessee

ekainak 29 – uztailak 28

internacional
Knoxville hirian
welcome-2
Welcoming eta Closing event
irteerak-3
Irteerak: Dollywood Theme Park, Dollywood Splash Country Waterpark, Titanic Museum.
3.765
Prezioak barne hartzen ditu:
  • Garraioa: Hegaldiak (Loiutik) eta bertako irteerak egiteko garraioa barne daude. Dena dela, bakoitzaren esku dago Bilboko aireportura iristeko garraioa.
  • Bisa: Herrialdera sartzeko ESTA bisa.
  • Otorduak: Otordu guztiak barne (familien eskutik).
  • Ostatua: Bertako familia amerikarrak.
  • Arduradunak: Euskal Herriko begirale bat eta AEBko koordinatzaile bat.
  • Ekintzak: Destino bakoitzean daude zehaztuta ekintzak.
  • BEZ-a eta bestelako inpostuak.
  • Bidai asistentzia eta kantzelazioko asegurua: Aseguruak estaltzen dituen bermeengatik gaztea bidaira joan ezin bada, guztia itzuliko da 115€ izan ezik.
welcome

Welcoming Day

AEBetara iritsi, eta egun bizi batekin ematen diogu hasiera hilabeteari, taldearen nortasuna sortu eta familiak tartean sartuta. Hasi da esperientzia!
familiak-3

Familiekin bizitza

Ameriketako Estatu Batuetako familiarekin lotura estua sortzeko 3-4 aste izango ditugu, eta hau primerakoa izango da ingelesa 24 orduz praktikatzeko.
irteerak-2

Ekintzak eta irteerak

Taldeko irteera eta ekintza ezberdinak egingo dira, taldeko kohesioa lantzeko eta ondo pasatzeko.
closing

Closing Party

Hilabetean bizitako esperientziak baloratzen ditugun egun batekin emango diogu bidaiari amaiera, familiekin batera.
Wave Wave Wave

Gaizki dago guk esatea, baina gure English Camps esperientzia izugarria da!

Bueno, eta ez dugu guk bakarrik esaten. Esperientzia hau hainbat gaztek bizi dute jada!

Esperientzia ahaztezina da, guztiz gomendagarria. Familak ez daitezela urduri egon, hango familia guztiak oso onak dira eta.

USA 3

Esperientzia zoragarria izan da, baita familiarekiko harremana ere.

USA 2

Pozik gaude gure alabari esperientzia hau oparitu ahal izanagatik, eta oso eskertuta zuen lanagatik. Dudarik gabe errepikatzeko modukoa.

USA 1

FAQ

Ah! Eta noski hemen gaituzu izan ditzakezun zalantzak argitzeko.

Jendeak bakarka ematen du izena normalean, edo lagunen batekin?
Denetik dago, batzuk bakarrik etortzen dira eta beste batzuk lagun bat edo birekin asko jota. Azken finean, ingeleseko murgiltze programa honetan Estatu Batuetako familiarekin pasatzen da denbora gehiena, beraz, bakarrik joatea edo lagunekin joatea ez litzateke erabakigarria izan behar.
Zein motatako jendea da?
Euskal Herriko gazteak gehienbat, 14-18 urteko nerabeak (baliteke Espainiako beste toki batzuetako gazte gutxi batzuk ere etortzea).
14 urte izanik, AEB-ra joateko, ez dira gazteegiak?
Esperientziak esaten digun bezala, adinak ez du zerikusi handirik toki batera edo bestera bidaiatzerako orduan, gazte bakoitzaren jarrera eta nahia hartu behar da kontuan. Izan ere, familiako murgiltze programa izanda, bertako familiekin harreman estua sortzen amaitzen dute gazteek. Dena dela, gertutasunagatik, batzuk Irlandara joatea nahiago izaten dute. Horretarako eskaintza ere badugu Feel My Wayn.
Programa hau edozein gazterentzako da? Ingeles maila altua eduki behar da joateko?
Bai eta ez. 14-18 urte bitarte izateaz gain, jarrera positibo eta proaktiboa izan behar da. Hilabete osoko programa da, eta egoera berri asko bizitzeko prest egon behar da mentalki, beraz, motibatuta eta gogotsu joatea oso garrantzitsua da (derrigortuta joatea ez da gomendatzen). Ingeles-mailari dagokionez, ez da beharrezkoa maila altua edukitzea, baina bai konbertsazio bat edukitzeko moduko maila edukitzea; hau da, erantzun osoak emateko gai izatea ingelesez (erantzun monosilaboak ekidituz). Ingelesarekiko jarrera positiboa eduki behar da joateko, azken finean, programa honetan zenbat eta gehiago eman, orduan eta gehiago jasoko duzulako.
Hilabete oso bat… ez al da denbora asko familiarekin? Nola dago banatuta hilabeteko plangintza?
Hilabeteko denbora gehiena familiarekin pasatzen da bai, baina astean zehar 1-2 aldiz elkartzen da taldea ekintzak egiteko (Welcoming/Closing event, ur parkeak, hirietara bisitak, kirol ekitaldiak…) astebukaerak libre uzten dira familiekin planak egiteko. Beraz, nahiko orekatuta dago ikasle bakoitzak familiarekin “bakarrik” pasatzen duen denbora eta taldearekin pasatzen duena.
Baina ekintzak baldin badaude, ingelesaren murgiltzea betetzen al da?
Bai! Ekintza denak ez dira egun osokoak, demagun 6-7 orduko ekintzak direla, eguneko gainontzeko orduak familiarekin pasatzen dituzte. Gainera, oso normala da familietako seme-alaba batzuk ekintza horietara joatea (amerikarrak). Honekin esan nahi duguna da jarrera proaktiboarekin doan gazte baten hobekuntza nabarmena izango dela (hizkuntzan). Ekintzen helburua hilabete horretan esperientzia desberdinak bizitzea da, eta taldearen eta begiralearen presentzia sentitzea ere.
Nondik lortzen dira familiak?
Gure Estatu Batuetako kolaboratzaileetatik. Texasen eta Tennesseen bertan bizitza osoan bizi izan diren kolaboratzaileak ditugu. Hauek 15 urte baino gehiago daramate horrelako programak antolatzen eta familiekin eta gazteekin lanean. Gurekin ere 2016tik ari dira elkarlanean, izan ere, erabat sinesten dute kulturen arteko trukeek sortzen duten aberastasunean, eta haien kultura munduko beste lekuetako gazteei erakustea da haien pasioetako bat. Ondorioz, kolaboratzaileen bitartez lortzen dira familiak. Gainera, familia hauek bertako komunitate erlijiosoaren parte izaten dira eta alderdi positibo bat bezala ikusten dugu programa honetarako kalitatezko familien hautaketa egiterako orduan. Izan ere, familia “onak” izaten dira, anfitrioi gertukoak, errespetudunak, balioei garrantzia handia ematen dienak eta haien etxeko ateak segituan irekitzen dizkizuten horietakoak.
Nolakoak dira familiak?
Ezin dugu perfil bakarra izendatu, danetarik dago. Gehien errepikatzen diren 3 profilak hurrengoak dira: bikote nahiko gaztea seme-alaba txikiekin, adin ertaineko bikotea nerabeak diren seme-alabekin, eta erretiratutako bikotea bilobekin. Ezin dugu guk nahi dugun familia “perfektoa” diseinatu, gazte bakoitzaren perfila kontuan hartuta, familia bakoitzak aukeratzen baitu zein ikasle hartu nahi duen etxean hilabete horretarako. Hori bai, Feel My Wayk erabakitzen du (bertako koordinatzaileekin batera) familia bat egokia den programarako edo ez. Eta noski, ikasle bakoitzaren lehentasunak hartzen dira kontuan, baina ezin da ziurtatu perfil zehatz batekoa izango denik egokitutako familia.
Familiaz aldatzeko aukera dago?
Ikasle bat bere familiarekin gustora ez badago, kasua aztertuko da. Askotan komunikazio gaizki-ulertuak egoten direlako izaten da, ikaslea eta familiaren artean. Horretarako, begirale eta koordinatzailearen laguntzaz egoera konpontzen saiatuko da. Arrazoia justifikatuta baldin badago, ikaslea familiaz aldatuko da. Kontuan hartu behar da, familiak ez direla baliabide mugagabe bat, beraz, baliteke familiaz aldatzeak egun batzuk irautea.
Begirale arduradunak egongo dira? Zenbat? Esperientziadunak al dira?
Bai, leku bakoitzeko Feel My Wayko begirale bat eta bertako koordinatzaile bat egongo dira. Hauek esperientziadunak izango dira, hizkuntza ezberdinak hitz egiten dituztenak, gazteekin esperientzia dutenak eta antzeko programetan parte hartu dutenak.
Zeintzuk dira segurtasun neurriak? Asegururik ba al dago zerbait gertatuaz gero?
Noski! Bidaia asistentziako asegurua eta aseguru medikoa izango ditu bidaiari bakoitzak. Gainera, Feel My Wayko begirale bat egongo dira, asistentzia emateko zerbait gertatuz gero.
Dudak ditut Texas edo Tennessee nahiago dudan… Nola jakin dezaket zein hautatu?
Programak oso antzekoak dira, bien oinarria bertako familia batekin hilabetea pasatzea da ingelesa hobetzeko. Bietan daude irteerak antolatuta (leku bakoitzeko informazioa irakurri), eta bi programen datak berdinak dira. Desberdintasun nabariena bertako ingurunea/klima da. Texasen bero gehiago egiten du eta ingurunea lauagoa da, Tennesseen ordea, ingurunea berdeagoa da eta ez du hainbeste bero egiten (Euskadiko klimaren antzekoa da udan). Dena dela, ez duzu derrigorrez bietako bat hautatu beharrik, preferentziarik ez duzula esan dezakezu.
Zein da izena emateko prozedura? Noiz jakingo dut nora joango naizen?
Orrialde honen amaieran dagoen “izena eman nahi dut” botoian klik egin eta formularioa bete behar da (eta bertan aukeratuko duzue Texas edo Tennessee) . Ondoren, amaieran adierazten duen bezala 1. ordainketa egin beharko da (1200€-koa) eta agiria bidali Martari (marta@feelmw.com). Beraz, behin izen-ematea konfirmatzean zure plaza konfirmatuko da eta Texas edo Tennessee-ra joango zaren esango dizugu. Normalean zuk aukeratutako lekura joango zara, eta hori ez bada horrela arrazoi garrantzitsuren bat dagoelako izango da (baina ez da ohikoa).
Antolatzaile bezala, ba al duzue esperientziarik horrelakoak antolatzen?
Justu honetan baiezkoa esan dezakegu %100ean. Izan ere, AEB-tako egonaldiak 2016tik antolatzen ari gara (pandemia garaian izan ezik), eta 9 taldek bizi dute esperientzia hau dagoeneko gurekin. Horrez gain, gu geu ere Estatu Batuetan zehar asko bidaiatu dugun pertsonak gara, begirale bezala edota gure kontuz. Adibide narbarmena da, Marta 8 aldiz egon dela Estatu Batuetan, hilabete osoko egonaldietan.
Prezioan dena barne dagoela agertzen da, baina ez dago bestelako kosturik bidaian zehar?
Kostu bakarrak souvenirrak eta bakoitzaren kapritxoak lirateke. Izan ere, bertako familiak ordainduko ditu gastu gehienak. Hala ere, baliteke familiarekin egingo diren ekintzaren bat ordaindu behar izatea (hauek programatik kanpo daude, ez dira Feel My Way-tik antolatzen, familia bakoitzaren esku daude eta), edo taldeko beste kideekin egun libreetan planak egitea familiarik gabe. Azken hauen kostua ez dago programaren barne. Adib.: ikasle batzuk merkatal zentro batera joaten dira eta hor bazkaltzen dute, bazkari horren kostua ikasle bakoitzaren esku dago.

Estatu Batuetako esperientziari esker…

Texas argazki banda 2023
Ireki chat-a
1
💬 Zalantzarik al duzu?
Kaixo, Marta naiz! Nola lagun zaitzaket?