Euskal Herriko blended ginkana

Aldaketaren parte izan eta ikas bidairako deskontua irabazi! Plan hoberik?
Gaur egun pil pilean dauden gaiak landuko ditugu Zuk Zeuk Lehiaketan: aldaketa klimatikoa, energia, elikadura… Plataforman ekintza ezberdin pila bat izango dira, talde bakoitzak nahi dituenak egiteko, eta horiekin puntuak irabaziz sailkapenaren lehenengo postuetara iristeko!
Informazioa

Liga

urtarrilak 22 - martxoak 3
Liga 4 modulutan banatuko da (bakoitzean GIH bat landuko da), eta bakoitzak astebete iraungo duenez, talde bakoitzak, modulu bakoitza noiz egin erabakiko du (talde bakoitzak 6 aste horietako 4 aukeratuk ditu).

Modulu bakoitzean ekintza ezberdinak egongo dira:

Bitxikeriak

Datu edo informazio kuriosoetan eta kasu praktikoetan oinarrituko gara. Talde lana lantzeko eta gaiarekiko gazteen interesa pizteko balioko du. Atal ezberdinak osatuz, Garapen Iraunkorreko Helburu bakoitzean gehien sakontzea posible izango den ekintza izango da.

Akziozko ekintzak

Ekintza erabat zehatzak eta praktikoak izango dira, zuzenean bakoitzak bere egunerokotasunean egin ahal izatekoak. GIH-ak errealitatean lantzeko baliogarriak izango dira.

Elkartasuneko ekintzak

Herri, hiri edo auzo mailan aldaketaren eragile izan daitezen, elkartasunezko ekintzak proposatuko dira. Horrela, haien inguruan aldaketarako duten eskumen eta gaitasunaz ohartu ahalko dira.

Inspiraziozko ekintzak

GIH-ak zabaltzen dituzten erreferente eta eragileak gazteei gerturatu nahi dizkiegu, elkarren arteko konexioa sortzeko. Honetarako, gazteek pertsona inspiratzaileen hitzaldietan parte hartuko dute eta eragileetako partaideekin eztabaida saioak egingo dituzte.

Kanpaldia (ospakizuna)

apirilak 29-30
Bi eguneko kanpaldia beste sari bat bezala izango da (doakoa izango da). Izan ere, bertan parte hartuko duten taldeek gaua Hondarribi edo Orion igaroko dute elkarrekin, ekintzetan parte hartuz, begiraleekin batera... Honen helburua, beste taldeak ezagutu eta modu ludiko baten lehiaketari itxiera ematea izango da.

Ligako taldeetatik lehenengo 140 pertsonek izango dute ospakizunera joateko aukera. Hortaz, lehenengo talde sailkatuetan dauden pertsona kopuruaren arabera beteko dira plazak, eta 140 pertsonara iristean ospakizuneko kanpaldian parte hartuko duten taldeen kopurua itxi egingo da.

Gehiago jakiteko:

Zalantzak dituzu?

Galdetu Alazneri, lehiaketan aditua bera da eta!

Wave Wave

Erakargarria iruditu zaizula?

Ireki chat-a
1
💬 Zalantzarik al duzu?
Kaixo, Marta naiz! Nola lagun zaitzaket?