Urte berria, erronka berriak

Urte berria, erronka berriak

2020ko lehenengo hilabeteari bukaera emango diogu laister. 2019-2020ko kurtso honetan lanez beteta gaude, zuei behar den bezalako bidai-esperientziak eskaintzeko. Eta urte berriaren hasiera honetan, My Wayko helburuak zehazten ibili gara, indarrez bete, bideaz gozatzeko eta gure proiektuen iparra ez galtzeko.

Taldeko dinamika ezberdinak egin ditugu, eskaini nahi dizueguna zer den ondo zehazteko. Lehenengo helburua oso garbi dago, ezta? Atzerrian esperientzia berriak diseinatzen jarraitzea, eta hemendik aurrera batez ere, Europan zehar Interrailaren bidez eta Amerikako Estatu Batuetan bertako familiekin batera biziz. Baina, zein ote dira benetan gure buruan dauden helburuak? Bada… uzti kontatzen:

Zuekin gero eta gehiago egotea, gure arteko harremana ahalik eta gertukoena izan dadin, bai sare sozialetan, baina are gehiago aurrez-aurre, noski! Horrela, errazagoa izango baita zuen nahiak zeintzuk diren jakitea.

Era berean, gure filosofia egunerokotasunean aplikatzen jarraituko dugu. Oraingo honetan, zuoi erronkak proposatzeaz gain, geure buruari ere erronka berriak jarri nahi dizkiogu. Betiere, esaldi hau jarraituz: Noiz izan zen zerbait lehenengo aldiz egin genuen azkenengo aldia?

Amaitzeko, bidaietan sustatzen ditugun balioei buruzko inspirazio guneak sortu eta bultzatu nahi ditugu. Zein balio dira garrantzitsu bidaiatzeko orduan? Nola landu ditzazkegu gure egunerokotasunean?

Galdera guzti hauek zer pentsatu eman digute, noski! Eta, berez, hori da guk nahi duguna, gure bizitzetan, zein bidaietan, elkar desafiatzeko nahia beti presente egotea. Eta zuk, zein erronka proposatzen diguzu?

Kontatu zure anekdota, utzi komentario bat…

Ireki chat-a
1
💬 Zalantzarik al duzu?
Kaixo, Marta naiz! Nola lagun zaitzaket?