Egin dezagun barre
Suposatu dezakezuen bezala, aurten lortu nahi dugun gauzetako bat, zuei barrea eragitea da. Bai, bai, irakurtzen zaudeten moduan, zuek barre egitea nahi dugu. Zerekin? Gure bidaietan bizi izan ditugun mila anekdota eta oroitzapenekin.
Horrela, gure artean, anekdota horiez mintzatzen hasi gara eta hauek dira gogora etorri zaizkigunak:
Trena Parisen galdu genuenean eta japoniar bat ezagutu genuenean, gurekin bidai osoan zehar etorri nahi izan zuena, hain zuzen...
Veneziatik genbiltzala, gure MyWaytar bat argazki bat ateratzen zegoela, bertako kanal batera erori izan zenean…
Estatu Batuetan geundenean, Euskal Herrira bueltatzeko gure maletak prestatzen geundela, MyWaytar batek hegazkina kantzelatu zigutela jakinarazi zigunean. Bai, bai, berak hegazkinak gustuko izanik, mugikor aplikazio batean ikusi izan baitzuen.
Gainera, behin aurreko hegazkina aldatzen geundela eta gutako askok Estatu Batuetan egun batzuk gehiago eman nahi genituela esandakoan, Texasen sekulako ekaitza gauzatu zitzaigula eta, momentu batez, bertatik bueltatzea ezinezkoa iruditu zitzaiguneko hori.
Estatu Batuetan ere, behin, hostal bateko dutxetan neska bat ataskatu zeneko hori….

Mila abentura eta anekdota izan ditugu eta oraindik aurretik gelditzen zaizkigunak ere. Zuk zer abentura gogoratzen duzu? Eta zein beste abentura nahi duzu bizi?