Europan zehar, Europa ezagutzen

Europan zehar, Europa ezagutzen

Horrela, gure artean, anekdota horiez mintzatzen hasi gara eta hauek dira gogora etorri zaizkigunak:
Trena Parisen galdu genuenean eta japoniar bat ezagutu genuenean, gurekin bidai osoan zehar etorri nahi izan zuena, hain zuzen...
Veneziatik genbiltzala, gure MyWaytar bat argazki bat ateratzen zegoela, bertako kanal batera erori izan zenean…
Estatu Batuetan geundenean, Euskal Herrira bueltatzeko gure maletak prestatzen geundela, MyWaytar batek hegazkina kantzelatu zigutela jakinarazi zigunean. Bai, bai, berak hegazkinak gustuko izanik, mugikor aplikazio batean ikusi izan baitzuen.
Gainera, behin aurreko hegazkina aldatzen geundela eta gutako askok Estatu Batuetan egun batzuk gehiago eman nahi genituela esandakoan, Texasen sekulako ekaitza gauzatu zitzaigula eta, momentu batez, bertatik bueltatzea ezinezkoa iruditu zitzaiguneko hori.
Estatu Batuetan ere, behin, hostal bateko dutxetan neska bat ataskatu zeneko hori….

Mila abentura eta anekdota izan ditugu eta oraindik aurretik gelditzen zaizkigunak ere. Zuk zer abentura gogoratzen duzu? Eta zein beste abentura nahi duzu bizi?Urtero Europan zehar gora eta behera ibiltzen gara. Ibilbidean hainbat bitxikeriarekin egiten dugu topo. Horrela, konturatu ere egin gabe, ekintzen eta proben artean, Europako leku ezberdinei buruzko hamaika gauza ikasten ditugu. Ba al zenekiten, adibidez…?

- Duela urte asko, New York Herbehereen menpe zegoela eta New Amsterdam deitzen zela? Gainera herberehetarrek Manhattan 25 dolarrengatik bakarrik erosi eta bertan harresi bat eraiki zuten, haien zonaldea babesteko. Hau da gaur egungo Wall Street!!
- Orain Olinpiadak datozela: Ba al zenekiten… Alemania domina olinpiko gehien irabazi izan dituen herrialdea dela
- Bruselako aeroportuak beste edozein lekuk baino txokolate gehiago saltzen duela?
Frantzian patatak ilegalak izan zirela, lepra transmititzen zutela uste zelako? Zorionez, beranduago hori egia ez zela konturatu ziren, eta horregatik ditugu gaur egungo patata frijituak.

Kontatu zure anekdota, utzi komentario bat…

Ireki chat-a
1
💬 Zalantzarik al duzu?
Kaixo, Marta naiz! Nola lagun zaitzaket?