Zuk Zeuk Lehiaketaren oinarriak
2023 – 2024
6. EDIZIOA
Zuk Zeuk Lehiaketan Euskal Herriko DBH3, DBH4 eta 1.mailako Batxilergoko ikasleek hartuko dute parte, gutxienez, 13 ikasleko taldeetan. Honen helburua, gazteek Garapen Iraunkorreko Helburuak aktiboki lantzea eta parte-hartze aktiboa sustatzea da.
Talde bakoitzak 4 gai landuko ditu, Garapen Iraunkorreko Helburuetan (GIH) oinarrituko direnak. Gaiak Euskal Herriko eragileen eskutik burutuko dira. Lehiaketa online egingo da, plataforma bati esker, nahiz eta lehiaketan zehar egin beharreko ekintza gehienak offline egin beharko diren.
Edizio honek bi fase izango ditu:
1. Liga (lehiaketa): urtarrilak 22 – martxoak 3
Zuk Zeuk Lehiaketako parte-hartzaile guztiek Garapen Iraunkorreko Helburuei loturiko 4 gaiak lantzeko, plataforman ekintza txiki ugari izango dituzte. Ekintza txiki guztien artean mota ezberdinetakoak bereizi ditzakegu (deskribapena informazioko txostenean agertzen da):
- Bitxikeriazkoak (eskolan egiteko)
- Akziozkoak (familian eta koadrilan egiteko)
- Elkartasunekoak (herrian egiteko)
- Inspiraziozkoak (online konektatzeko zuzeneko saioak)
Ligari hasiera emateko, urtarrilaren 8-tik 19-ra proba garaia izango da. Aste honetan zehar taldeak ligaren nondik norakoak ulertzeko 3 gauza egin beharko ditu:
- Azalpenezko bideo motzak ikusi.
- Test bat erantzun, azalpena ondo ulertu dela ziurtatzeko.
- Talde bakoitzak bere dinamizatzailearekin zalantzak argitu.
2. Ospakizuna (kanpaldia): apirilak 29-30.
Egun honen helburua, beste taldeak ezagutu eta modu ludiko baten lehiaketari itxiera emateko modua izatea da. Honen baldintzak, jarraian ageri den parte-hartzaileen atalean zehazten dira.
Parte hartzaileak
DBH3, DBH4 eta 1.mailako Batxilergoko ikasleentzat antolatutako lehiaketa da. Parte hartzeko taldea 13 ikaslekoa izan beharko da gutxienez, eta arduradun batez lagundua izan daiteke:
- 3 arduradun:
- 2 ikasle (derrigorra)
- Nagusi 1 (irakaslea, gurasoa, bolondresa…)
- 11 ikasle (derrigorra)
Programa osoa 13 ikasleko taldeentzat diseinatuta dago. Dena dela, posible da parte-hartzaile gehiago edo gutxiagoko taldeak izatea:
- GUTXIAGO IZANDA: Talde batentzat ezinezkoa bada 13 ikasleko taldea osatzea, kasu bakoitza aztertuko da. Betiere, taldea 9 ikasle edo gutxiagokoa bada, ezinezkoa izango da lehiaketan parte hartzea. Sarien gunean azaltzen den bezala, 13 baino gutxiagoko ikasleen taldeetan saria proportzionalki banatuko da.
- GEHIAGO IZANDA: Ez dago gehienezko ikasle kopururik. Dena dela, gehiago izan arren saria ez da proportzionalki haziko.
Hori bai, izen-ematean zehazten den taldeko parte-hartzaile kopurua izango da kontuan izango dena. Ondoren, kanpaldira joateko sailkatuz gero, pertsona horiek hartuko baitira kontuan (ezingo da pertsona gehiago gehitu).
Ospakizunaren kasuan, bertarako pasea lortu duten taldeetako batek huts eginez gero, hurrengo postutik aurrerako sailkapena lortu dutenei emango zaie bertara joateko aukera. Betiere, sailkapenaren ordena jarraituz.
Kontuan izan behar da, ligan parte hartu duten talde guztietatik, lehenengo 140 pertsonek izango dutela ospakizunera joateko aukera. Beraz, lehenengo talde sailkatuetan dauden pertsona kopuruaren arabera beteko dira plazak, eta 140 pertsonara iristean ospakizuneko kanpaldian parte hartuko duten taldeen kopurua itxi egingo da. Hortaz, lehenengo 8 taldeetan bakoitzean 15 parte hartzaile badaude (8 talde x 15 parte-hartzaile = 120 parte-hartzaile), 9. taldean 20 edo gutxiago badira bakarrik hartu ahal izango dute parte, edo bestela 20 horietatik batzuk bakarrik joan ahalko dira. Eta talde horrek ez joatea erabakitzen badu, hurrengo taldeari emango zaio plaza.
Horrez gain, kontuan izan behar da badirela ikastetxe batzuk talde asko dituztenak. Eta ospakizunaren helburuetako bat, lehiaketari itxiera modu anitzean ematea da. Hori horrela izanik, ikastetxe bereko talde guztiak edo asko lehenengo postuetan sailkatu badira, ezingo dira guztiak joan, bestela kanpaldi hau irteera pribatu bihurtuko litzateke eta. Hau horrela izanik, ikastetxe bakoitzeko 3 talde sailkatu ahalko dira gehienez ospakizunera.
Bi eguneko irteera izango da, eta autobusa, ostatua eta otorduak (1. eguneko afaria, 2. eguneko gosaria eta bazkaria) barne izango dira. Horrez gain, baita ekintzetako materiala ere. Gainera, talde bakoitzarekin joateko irakasle edo guraso bat ere gonbidatuta egongo da (hauek ez dire 140 pertsonen barruan kontatuko).
Sailkapena eta puntuazioa
Zuk Zeuk Ligako plataforman 48 ekintza egongo dira, eta horietatik 12 egin beharko dira gutxienez. Ondorengo taula honetan ikusi daitezke gai bakoitzetik eta ekintza mota bakoitzetik zenbat diren derrigorrezkoak:
4 gaietako bakoitzari buruz egongo diren ekintzak | Derrigorrezko ekintzak | |
Bitxikeriak – Eskolan | 3 | 1 |
Akziozkoak – Familian | 3 | 1 |
Akziozkoak – Koadrilan | 3 | |
Elkartasunezkoak – Herrian / hirian | 3 | 1 |
GUZTIRA GAI BAKOITZEKO | 12 | 3 |
Ekintza hauez gain, inspiraziozkoak ere egongo dira. Astero bat egingo da, eta astelehenetik ostegunera egingo dira (astero eguna aldatuko da), beraz, guztira printzipioz 8 inspiraziozko ekintza egingo dira. Hauetan ez da parte hartu beharreko minimorik egongo, eta baliteke aurrerago mota honetako gehiago zabaltzea.
Ekintzak ontzat emateko, ekintza bakoitzaren azalpenean, igo behar diren ebidentzien azalpena azalduko da. Eskatzen diren entregagai guztiak igota ez badaude, ekintza ez da ontzat emango.
Ekintza mota | Ekintza ontzat emateko zer egin behar da? | Ekintza bakoitzaren puntuak |
Bitxikeriak – Eskolan | Talde osoak elkarlanean burutu behar du. | 2 puntu |
Akziozkoak – Familian | Taldeko 3 pertsonek burutu behar dute, bakoitzak bere familia eta koadrilarekin, eta bakoitzak bere entregagaia igo (3 guztira). Koadrilak eta familiak berdinak diren kasuetan, ariketa pertsona berdinekin egitea posible da baina ikasle bakoitzak bere entregagaia igo beharko du (elkarren artean ezberdinak izan beharko dira). | Puntu 1 |
Akziozkoak – Koadrilan | ||
Elkartasunezkoak – Herrian / hirian | Taldeko 3 pertsonek batera burutu behar dute eta hiruren artean entregagai bat igo. | Puntu 1 |
Inspiraziozkoak | Bakoitzean gutxienez taldeko pertsona batek parte hartu beharko du, eta gehienez talde bakoitzeko bi pertsonek. Izena eman ondoren taldea saiora konektatzea derrigorrezkoa izango da. Behin konektatuta, bertan jarrera desegokia izanez gero, izandako jarreraren arabera taldea penalizatu egingo da. | 5 puntu |
Ekintzak ontzat ematen direnean puntuazioa gehitzen joango da eta plataformako sailkapena egunero eguneratuko da.
Kontuan izan behar da ligan parte hartu ahal izateko proba garaia burutzea derrigorrezkoa izango dela (bideoak ikustea eta testa erantzutea gutxienez). Beraz, proba garaiko astean talde batek ezin badu hau egin, data horretatik aurrera ere egin ahal izango du (nahiz eta ezingo duen zuzeneko bideo-deian parte hartu), eta hau egin ostean hasi ahalko da ligan parte hartzen.
Sariak
Taldeek, lortutako puntuen arabera, Feel My Way Kooperatibarekin batera antolatutako bidaietarako deskontu ezberdinak irabazteko aukera izango dute. Sari bat eskuratzeko baldintza, ligako minimoa betetzea da. Sariak ligako sailkapenaren arabera banatuko dira:
- 1-10 postuak: 520€-ko deskontua irabaziko du talde bakoitzak.
- 11-20 postuak: 390€-ko deskontua irabaziko du talde bakoitzak.
- 21-30 postuak: 260€-ko deskontua irabaziko du talde bakoitzak.
31.postutik ondoren sailatutako taldeek ez dute saririk eskuratuko.
Sariak taldeen izenean emango dira, talde horretako partaideek, bidaian deskontua erabiltzeko. Adibidez, ikastetxe batetik 3 talde apuntatzen badira, eta 30.postutik aurrerako postua lortzen badute, ikastetxe horrek ligako 3 sari eskuratuko ditu. Sari hauek liga amaitzean banatuko dira.
Liga eta ospakizuneko sarien baldintzak:
Sariak, bidai bat Feel My Way Kooperatibarekin kontratatzen den unean erabili ahalko dira, deskontu bezala aplikatuta, eta behin erabilita daudenean, bertan behera geratuko dira. Bidaiek osagai bat baino gehiago izan beharko dute (garraioa eta ostatua adibidez), eta gutxienez bi gau igarotzekoak izan beharko dira. Hortik aurrera, pertsonalizatzea posible izango da, taldeak eskatutakoaren arabera.
Saria eskuratzean, taldeak kode bat izango du. Kodea berdin dio noiz eta zeinek erabiltzen duen, ez du epemugarik, eta baldintza bakarra 13 ikasleko bidai batean erabiltzea da (hau da, ezingo da partzialki erabili eta 13ko talde horretan ez dira begirale edo laguntzaileak sartuko). Bidaian 13 ikasle baino gutxiago dauden kasuetan, saria proportzionalki aplikatuko da.
Adibidea 1: DBH4ko 20ko talde batek lehiaketan parte hartu du baina bidaia ez egitea erabaki du. Lortu duen deskontuaren kodea aprobetxatzeko, gazteagoei eskeini diete, haiek bidaia egingo dutelako, eta horrela erabili ahal izango dutelako.
Adibidea 2: Lehiaketan 13 pertsonek parte hartu dute eta 520€ lortu dituzte. Bidaira doazenak 10 direnez, sariaren kodea proportzionalki aplikatuko zaie, hau da, 400€-ko deskontua izango dute. Eta behin sariaren kodea erabili denez, eta ezin denez partzialki erabili, deskontu kodea jada desaktibatu egingo da.