Zein dokumentazio behar dut bidaiatu ahal izateko?

Bidaiko eguna iristeko irrikitan gaude! Baina ez dugu arazorik izan nahi...

PASAPORTEA: Derrigorrezkoa al da?

Espainiatik kanpora joan beharreko bidaietan, eramateko eskatzen dizuegu. Bidaia nahiz eta Europa mailan izan, eta NAN-a edo AIZ-rekin bakarrik bidaiatzea posible den, BI DOKUMENTUEKIN JOATEA OSO GARRANTZITSUA DA.

KONTUZ!! Londresera joanez gero, pasaportea DERRIGORREZKOA izango da, Europar Batasunetik kanpo baitago.

ZERGATIK?
Demagun dokumentu bakarrarekin bidaiatzen duzula, adibidez, NAN-a edo AIZ-a. Berlinen zaude, eta bidaiko azken eguneko goizean NAN-a edo AIZ-a galdu duzu. Ordubete barru abiatu behar zarete aireportura, itzulerako hegaldia hartzeko. Astia emango dizu, justu-justuan, polizia-komisariora joan eta bertan denuntzia jartzeko. Bertan agiri bat emango dizute, baina hori ez da nahikoa bidaiatzeko eta NAN-a edo AIZ-ren ordezko bezala erabiltzeko. Hori lortzeko, kontsulatura joan beharko zinateke. Eta ez dizu astirik ematen jada, ordubete barru aireportura abiatu behar zarelako... Zer gertatu daiteke? Hegaldia hartzera zoazen unean, dokumentaziorik gabe egoteagatik pasatzen ez uztea...

EUROPAR OSASUN TXARTELA: Nola eskuratu edo berritu?

Osasun txartela Europan zehar bidaiatzeko beharrezkoa izango duzu. Bidaiatu aurretik, txartela lortu beharko duzu. Dagoeneko txartela baldin baduzu, hau iraungita ez dagoela begiratu beharko duzu.
Txartela lortu edo berritzeko jarraitu ondorengo pausuak:

1. AUKERA: Interneten bitartez

Sartu ondorengo webgunean: Egin klik hemen.
1
Jeitsi orrialdean behera, "Eskakizuna eta Berritzea" atalera, eta eman "+" ikurrari.
2
Aukeratu "Europako Osasun Txartela ziurtagiri digitalik gabe".
3
Irekitako orrialdean jeitsi beheraka, eta aukeratu "Consultar" orrialdea euskaraz agertu bazaizu, eta "Solicitar" orrialdea gaztelaniaz agertu bazaizu.
4
Irekitako orrialdean aukeratu "Solicitar / Renovar Tarjeta Sanitaria".
5
Bete formularioko datu pertsonal guztiak eta eman "Aceptar" botoiari. Kontuan izan argazkian adierazita dagoen "Tipo de Solicitud" aukeratu beharko duzula.
6
5 egunetan txartel berria zure helbidera iritsiko zaizu.

2. AUKERA: Telefono bitartez

Aurrenengo aukerarekin txartela ezin baduzu lortu, telefono zenbaki hauetara deitu dezakezu: 901 10 65 70 / 915 41 25 30.

Erantzungailu automatikoak erantzungo dizu bertan. Zure NAN zenbakia, telefono zenbakia eta posta kodea zeintzuk diren galdetuko dizkizu, eta horrekin, Europar Osasun Txartela eskuratzeko zure bizilekutik gertuen dagoen bulegoan hitzordua emango dizu.

Txartela bidairako iristen ez bazait... Zer egin dezaket?

Europako Osasun Txartelaren Behin-behineko Ordezko Ziurtagiriaren eskaera egin behar duzu.
Sartu ondorengo webgunean eta jarraitu bertan adierazitako pausuak: Egin klik hemen.

ADINGABEAK ATZERRIRA IRTETEKO BAIMENA: Nola eskuratu?

18 urtetik beherako ikasleek atzerrira bidaiatzean, haien guraso edo legezko tutoreekin bidaiatu ezean, baimen berezi bat behar dute.

Baimen hau, ONLINE ESKATZEKO TESTU HONEN AMAIERAN ADIERAZTEN DUGU NOLA DEN, BAINA PRESENTZIALKI ESKATU NAHI BADA, DERRIGORREZ ERTZAINTZAN EDO EDOZEIN POLIZIA-KOMISARIAN ESKATU BEHAR DA. Hau da, UDALETXEAN ESKATZEN DUENAK EZ DU BALIO.

Hainbat kasutan, udaletxean eskatutako ziurtagiriarekin bidaiatu izan dute talde batzuek, baina posible da bidaian zehar dokumentu hau eskatzea (aduanetan, ostatuetan check-in-a egitean...) eta ofiziala kontsideratzeko, udaletxekoa ez da baliozkoa.

Eraman beharreko dokumentazioa eta informazioa:

- Adingabearen legezko ordezkari gisa diharduten pertsonen NAN-a/AIZ-a edo pasaportea. Guraso bakarrekoa ez den familia batean, eta Ertzain-etxera bi baimen-emaileetako bat soilik bertaratzen den salbuespeneko kasuan, BERTARATU EZ DEN BAIMEN-EMAILEAREN NAN-aren/AIZ-ren edo pasaportearen fotokopia, bi aldeetatik, eraman beharko du bertaratzen denak. Ertzainak, baimena formalizatu aurretik, bertaratu ez den baimen-emailea informatuta dagoela eta bere kargura dagoen adingabearen irteera baimentzen duela egiaztatzeko beharrezko kudeaketak egingo ditu.
- Adingabearen NAN-aren/AIZ-ren edo pasaportearen fotokopia, bi aldeetatik. Adingabea ez da derriogorrez presentzialki joan beharko.
- Familia liburua.
- Adingabearekin bidaiatuko duen arduradunaren (irakasle edo begiralea) datuak: Izen-abizenak, telefono zenbakia, NAN edo AIZ zenbakia.
- Bidaiko ibilbidea: zeharkatuko diren herrialdeen izenak.

Nahiz eta hauek diren eskatzen diren informazio eta fitxategiak, joango zareten Ertzain-etxera aurrez konfirmatzeko deitzea gomendatzen dugu. Izan ere, informazio gehiago eskatu izan duten kasu zehatz batzuk izan ditugu.

Kontuan izan:

- Ertzaintza-etxe edo polizia-komisarian bertan tramitatzen da. Zuen gertukoenera joan zaitezkete, baina ez derrigorrez. Hau da, edozein polizia-komisariatan eskuratu dezakezue. Ertzaintza-etxeen mapa.
- Ez du kosterik.
- 90 eguneko baliozkotasuna du, beraz, ez ezazue bidaia baino 90 egun lehenago atera.
- Ez da beharrezkoa aurretiko zita eskatzea.

Dokumentua beteta eramateko:

Egin klik hemen eta ireki behean eskuinean agertzen den “Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea” orrialdea.

 

 

“Aurrez aurreko tramitazioa” hitzean klik egin.

 

Beheraino jeitsi eta “eskaera” hitzean klik egitean, zuzenean word formatuko fitxategia deskargatuko zaizue. Hori izango da bete eta Ertzain-etxe batean aurkeztu beharko duzuena.

ONLINE ESKAERA EGITEKO AUKERA:

Eskaera online egin ahal izateko, web gune honen bitartez egin behar da. Dena dela, kontuan izan, BAkQ-a beharrezkoa dela hau burutzeko.

https://www.euskadi.eus/web01-sedeform/eu/x43kToolkitWar/form/fdp?procedureId=1074801&tipoPresentacion=1&language=eu

GAZTE TXARTELA: Nola aktibatu edo berreskuratu?

Gazte Txartela ez da NAN-a edo Pasaportearen maila berean dagoen dokumentu bat, badakigu. Dena dela, abantaila asko ditu: deskontuak, bidaiko aseguru gehigarri bat... Eta horregatik, bidai guztietara eramateko eskatzen dugu. Inoiz ez baita jakiten noiz etorriko zaigun ondo!
Txartel hau Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden 14-30 bitarteko gazte guztiei bidaltzen diete etxera, doakoa da eta ez du iraungitze datarik. Hori bai, erabili ahal izateko aktibatu egin behar da!

Nola aktibatu dezaket?

Sartu ondorengo webgunean: Egin klik hemen. Bete bertan eskatzen zaizkizun datuak eta "Gazte Txartela aktibatu" botoi gorrian klik egin.

Txartela galdu badut edo ez bazait iritsi, zer egin dezaket?

Sartu ondorengo webgunean: Egin klik hemen. Bete bertan eskatzen zaizkizun datuak eta "Hasi" botoi gorrian klik egin.

Jarraian, aukeratu:
- "Duplikatua" zure txartela galduta baduzu, eta txartel berria eskuratu nahi baduzu.
- "Txartel berria" 14 urte bete badituzu eta txartelik iritsi ez bazaizu. Aukera hau hautatzen utzi ez badizu, eman "Duplikatua" aukerari.

Ziurtatu bertan agertzen diren zure datuak ondo daudela eta aurrera jarraitu. Horrela, txartela etxera iritsiko zaizu.

Zalantzak dituzu?

Jar zaitez harremanetan zure dinamizatzailearekin edo idatzi jarraian agertzen den emailera.

Ireki chat-a
1
💬 Zalantzarik al duzu?
Kaixo, Marta naiz! Nola lagun zaitzaket?